2012/10/11

IKASLE GREBA ARRAKASTATSUA KANPUSEAN

Goizeko 8:00etan eman diote hasiera Gasteizko Kanpuseko ikasleek urriak 11ko Ikasle grebari. Fakultate desberdinetan banatuta, 200 gazte inguru batu dira piketeetan. Grebaren jarraipena ia erabatekoa izan da, nahiz eta, goizean zehar seguratak eta zipaioak elkarlenean ibili diren greban parte hartu ez duten ikasleak eskoltatzen.

10:30 etan eserialdia burutu dute batutako ikasleek erretoreordetza aurrean. Hemendik, zutabea osatu dute PPko egoitzara eta han Gasteizko gainerako ikastetxeetako ikasleekin bat egin dute eserialdian. Behin eserialdia amaitu ostean zipaioak ikasleen kontra oldartu eta hauetako hiru identifikatu dituzte.

12:00etan eman zaio hasiera Gasteizko manifari Andramari zuriaren plazan bertan 3.000 ikasletik gora batu direlarik. Arratsalderako ere hainbat mobilizazio daude iragarrita.

Hona hemen eguneko argazki batzuk eta ikasle asanbladako bi kideri egindako elkarrizketa:






      
 

Arratsaldean 15:00tan bildu da ikasleria, Aulario kanpoan arratsaldeko piketeak burutzeko. 30-40 bat lagun bertaratu dira.. Lehenik eta behin, aularioan bertan sartzen saiatu dira. Hala ere, seguratak sarrera saihesten saiatu dira. Jarrera hori ikusita, kanpoaldeko atea ixtea erabaki da. Hori dela eta, bertako langile bat gerturatu da atea irikitzeko eskatuz. Egoera azaldu ostean eta berarekin hitz egin ostean, eta aulario barnean aurkitzen ziren ikasle kantitatea benetan txikia zela ikusirik, Farmaziako fakultatera abiatu dira ikasleak. 

Orduan, ertzainen patrulla batzuk agertu dira. Hauek, ikasle talde bat erretenitu eta identifikatzera behartu dituzte. Horretaz gain, ikasleak katxeatu dituzte. Hau dena, oso modu txarrekin eta agresiboki egin dute. Hankak zabalarazi dizkiete, kolpeak emanez hanketan. Ikasleetako bat, lepotik gogor heldu dute, markak utziz. Behin identifikatuak, ikasle batek, berau lepotik heldu duen ertzainari identifikatzeko eskatu dio, baina honek bere identifikazio zenbakia kendu du, eta identifikatzeari uko egin dio, “(zenbakia kendu ostean) mira, mira, ven aqui y mira”, “es que no veis mi identificación porque está en español, y vosotros solo veis lo vasco” eta “teneis que mirar más abajo que Miranda” bezalako esaldiekin.

Horretaz gain, begira eta ikasle hauei babesa ematen ari ziren ikasle batzuengana jo dute. Hauek, ilara batean jarri, eta katxeatu eta bi pertsona identifikatu dituzte. Horretaz gain, kanpuseko ikasle bati, “tu otra vez aqui puta francesita, no tienes nada más que hacer, comprate una bici”, bezalakoak bota dizkio. Ondoren, identifikazioaren zergatika galdetzerakoan “porque nos da la gana” erantzun dute. Gainera, identifikatuetako bati ez diote nortasun agiria itzuli.

Egoera agresibo eta oldarkor hauek, ugariak izan dira identifikazio eta katxeo guztiek iraun duten denbora guztian zehar. Ahaztu gabe, hori guztia, kanpuseko seguraten konplizitatearekin burutu dela.

Hori dela eta, argi eta garbi esan nahi dugu, ez ditugula jarrera faxista, matxista eta zapaltzaile hauek onartuko, eta ez diogula gure bideari uko egingo.

INDAR POLIZIALAK KANPUSETIK KANPORA!